dijous, 12 de març del 2009

Euskera

Els Països Catalans:

la veu d’un poble a través

de la seva música i la seva literatura

més actuals

curs 2008-2009

Martxoaren erdi aldetik maiatzaren erdi aldera bitartean mintegi bat izango da Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean, bertako ikasleak eta oro har euskal herritarrak Kataluniako musika eta literaturara hurbiltzeko.


Mintegian izena ematen dutenei bertaratze-agiria eta aukera askeko kreditu 1 emango zaizkie. Egitaraua honako hau da:


Martxoa:

Marxoaren 17an, 18:00etan, areto nagusian: Meritxell Gené (musikaria)

Martxoaren 24an, 18:00etan, 0.05 ikasgelan: Carles Belda (musikaria)

Martxoaren 26an, 12.00:00etan, areto nagusian: Agnès Toda (katalaneko irakurlea)

Martxoaren 31n, 18:00etan, areto nagusian: Joan Masdéu (musikaria)


Apirila

Apirilaren 2an, 12:00etan, 0.05 ikasgelan: Montserrat Palau (idazlea, eta Universitat Rovira i Virgili unibertsitateko irakaslea)

Apirilaren 7an, 18:00etan, areto nagusian: Cesk Freixas (musikaria)


Maiatza:

Maiatzaren 5a, 18:00etan, areto nagusian: Josep Romeu (musikaria)

Maiatzaren 7an, 12:00etan, 0.05 ikasgelan: Magí Sunyer (idazlea, eta Universitat Rovira i Virgili unibertsitateko irakaslea)

Maiatzaren 12a, 18:00etan, areto nagusian: Xavi Sarrià (Obrint Paseko kantaria eta idazlea)

Maiatzaren 14a, 12.00:00etan, areto nagusian: Jaume Cabré (idazlea)


Maiatzaren 21etik 26ra bitartean Institut Català de la Donaren «Dues escriptores, dues catalanes: Maria Aurèlia Capmany i Montserrat Roig» izeneko erakusketa ikusi ahal izango da Letren Fakultateko sarreran.


Izena eman dutenek Kataluniako musika entzuteko CDa jasoko dute opari Enderrocken eskutik.


Inork ez duela katalana ulertzen adierazi ezean, hitzaldiak hizkuntza horretan izango dira.


Izena eman eta informazio gehiago lortzeko:

agnes@agnes.cat

seminaripaisoscatalansehu.blogspot.com

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada